


Zatoz ikustera! azaroaren 15a
Erregai fosiletan oinarritutako energia-iturrien ordez energia-iturri berriztagarriak erabiltzeak ekosistemak, ekonomiak eta landa-munduko gizarteak suntsitzen ari dira Espainian. Plangintzarik ezak eta administrazio publikoen kudeaketa negargarriak arrisku larrian jartzen ari dira landa-munduaren biziraupena. Ingurumena salbatzeko eta herrien bizitza berpizteko zetorren zerbait, paradoxikoki guztiz kontrakoa bihurtzen ari da.
Egoera kezkagarri horren aurrean, beren lurraldea hiltzen ikusten ari den jende asko bizitza ematen ari da egoera hori geldiarazi ahal izateko.




Iaz egin genuen mendi-martxaren II. edizioa prestatzen ari gara, bete-betean, urriaren 5erako.
Otsobitik Aritz aldera aterako gara, joan-etorriko ibilbidea eginen dugu hainbat geldialdirekin, eta bertan goi tentsioko dorreen kokapena eta AHTaren ibilbidea ikusiko ditugu, ingurua hobeki ezagutuko dugu eta proiektu horiek gure herri, soro eta mendietan duten eraginaz jabetuko gara.

Dena, gutxienez, aurreko edizioan bezain ongi joan dadin, guztion laguntza behar dugu 🙌. Taldeak osatu nahi ditugu hainbat arlotan elkarlanean aritzeko eta dena borobila aterako dela ziurtatzeko. Talde hauek osatu nahi ditugu:
📰 Prentsa: martxa hedabide eta sare sozialetan zabaltzeko.
🤝 Babesleak bilatzea: ea martxa finantzatzeko laguntzak lortzen ditugun.
🚗 Aparkalekua: Otsobira iristen diren autoak koordinatzeko.
🛍️ Merchandising-a: kamisetak, banderatxoak eta abar saltzeko.
📝 Mahai informatiboa: datorkigun guztia zuzenean kontatzeko.
🥪 Aperitiboaren prestaketa: parte-hartzaileentzako janari eta edari pixka bat erosi eta prestatzeko.
🚩 Bilketa: bukaeran dena txukun uzten laguntzeko.
Laguntza guzia ongi etorria izanen da 💪, zuekin kontatzen dugu.
Mesedez, jar zaitezte harremanetan batzordeko kideekin taldearen whatsapparen bidez edo harremanetarako postaren bidez zein taldetan parte hartzeko prest zaudeten adieraziz. Eskerrik asko, aldez aurretik, zuen babesagatik!
Otsobin ikusiko dugu elkar! ✨

